2008/03/06

«Dada» hitza Tristan Tszara (1896-1963) poeta errumaniarrak sortu zuen, zeinek bere agirietan esanahirik ez zuela azpimarratzen baitzuen hain zuzen ere. Beraz, dadaismoa, absurdoa, intuizioa eta irrazionala dena errebindikatzen zuen jarrera nihilista islatzean datza.

Mugimenduaren jatorria, Tzara bera, Hans Arp (ondoren Jean Arp izen frantsesa hartuko zuena) (1887-1966) eta Marcel Janco (1895-1984) bezalako artistek Voltaire de Zurich kabaretean ospatzen zituzten sesio komiko groteskoak izan ziren.

Munduko toki ezberdinetatik, hogeigarren hamarkadatik Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte panorama artistikoa menderatuko zuen korronteko (alegia, surrealismoa) izen handietako askok dadismoan parte hartuko zuten. Horien artean Francis Picabia (1879), Marcel Duchamp (1887-1984), Man Ray (1890-1977) eta Max Ernst (1891-1976) aipa daitezke.
Mugimendu honetan aipagarriak dira, Marcel Jank, Jean Arp, Hugo Ball, Hans Richter eta Richard Huelsenbeck.
Mugimendu honen bereizgarria probokazioa da, honen bidez aurretik ezarritako kanon guztiekin apurtu nahi zuten. Badirudi, arteak zentzuduna eta ederra izan behar duela, eta horren kontra agertzeko modu bat izan zen. Askatasun artistikoari deia, adierazpen librearen aldeko aldarrikapena. Kaosaren gailentzea ordenaren kontra, inperfekzioaren garaipena perfekzioaren aurkako borrokan. Zentzugabetasuna, absurdua, berezkotasuna.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

apa leire, oso blog politaaa!!!!!

Anónimo dijo...

apa leire, oso blog politaaa!!!!!

blogari15 dijo...

api!!!!!

bueno naHia Idoia ta ni(ESTI) aholku bat eman nahi dizugu, zure lagun hain handiak garenok: zure izakera aldatu behar duzu, eta naHia, mesedez, ez izan hain FRIKIIIIII!!


ALA AGUR!!

blogari15 dijo...

ze abandoneta dekozuen hauuu!!